SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
CYBERBULLYINGA




LANAREN EGILEAK:
  Aintzane Morillas
  Amaia San Jose
   Maialen Esoain
    Ane Zulaika |
AURKIBIDEA




1.Ciberbullying-a zer da?                 2
   ORRIA




2. Ciberbullying motak                3 ORRIA




3. Nola aurre egin ciberbullyinari?   8 ORRIA




4. Eraginak                           11 ORRIA




5. Nola landu ekiditeko               12 ORRIA




                                  2
Cyberbullyinga

1. Cyberbullig-a zer da?


      Aukeratu dugun gaia, CIBERBULLING-a da. Hasiera batean zer den
aipatuko dugu eta ondoren, motak, nola aurre egin, eraginak eta nola landu
cyberbullinga ekiditeko.




                                    3
Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin
batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz
egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere
gazteen artean, oso erabilia da.


         Honi aurre egiteko, zenbait neurri beharrezkoak direla uste dugu, bai
teknologia     hauekin   edukitako   lehen   kontaktuetan,   bai   aurrerantzean
emandakoetan. Gurasoen aldetik, baita hezkuntza ingurunearen aldetik,
txikitatik, haien intimitatea interneten maneiatzen eta kontuz ibiltzen erakutsiz.
Gainera, cyberbullyinga bezalako fenomenoek biktimekin, bai erasotzaileekin
dituen ondorioen buruz kontzientziatu ditzakegu ikasleak eta internet edo beste
edozein komunikabide berri gauza egokietarako erabiltzen erakutsi behar
diegu.


         Ikusi denez, cyberbullyinga jasan duten pertsonek traumak izaten dituzte
eta norberarenganako konfiantza galtzen dute. Gainera pertsona batzuei beste
batzuei baino gehiago eragiten die, izan ere, zenbait pertsonek, denbora asko
pasatzen dute ordenagailuaren aurrean eta honekiko lotura emozional bat
garatzen dute, eraso hauek okerrago asimilatuz.




2. Ciberbullying motak




         Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia
berrien    bitartez   egindakoa. Paradoxikoa    bada   ere, teknologia    berriak
konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita,
egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen
direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira.
Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko
bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu
hauek.

                                         4
1. Jazarpena berehalako mezularitzaren edo SMSen bidez
2. Pasahitzen lapurretaren bidez (beste pertsona ezberdin baten itxurak eginez)
3. Blogen bitartez (blogak bitakorak edo egunkariak dira, non gazteek iruzkinak
  egiten dituzten)
4. Beste webgune batzuk diela medio (batzuetan webguneak sortzen dira beste
  gazte batzuk iraintzeko edo orrialdeak diseinatzen dira beste talde bat
  molestatzeko).
5. Argazkien bidalketa e-postaren edo telefono mugikorren bidez.
6. Interneten dauden galdetegiak direla medio (elkarri puntuak emateko
  erabiltzen dituzte, zein da arrakasta gehien duena, zein da tuntunena…)
7. Erabiltzaile anitzeko jolasen bidez
8. Programa kaltegarrien bidalketaren bitartez
9. Pornografia eta beste mezu zatarren bidalketaren bidez
10. Bestearen lekuan jarriz




      Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta
aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak,
zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen.
Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez
da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago
minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko
aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura
dezakete bideoa.


      Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira.
Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez
biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako
mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta
gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren
argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan
dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide


                                         5
elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko
  pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..




         Ondoren, hainbat sare sozialen datu batzuk aipatuko ditugu, hauen
  funtzionamendua ezagutzeko eta sare hauek eragin dezaketena hobeto
  ulertzeko:
SARE               EZAUGARRIAK
SOZIALAK
FACEBOOK
                   Facebook doako webgunea da eta hari esker argazkiak, bideoak eta
                   dokumentuak       parteka   ditzakezu   eta     zu   bezala    Facebook-en
                   erregistratuta daudenekin harremanetan jar zaitezke. Facebook-eko
                   partaide bakoitzak bere ezaugarriak jasotzen dituen profila du, baina
                   gonbidapenen bidez soilik sar zaitezke haietara.
TWENTI
                   Tuenti    elkar   ezagutzen    duen     jendearen     artean    informazioa
                   transmititzea errazten duen tresna da. Tuenti-ren xedea jendeak bere
                   lagun taldean gertatzen denaren berri izatea da.
HI5
                   Hi5 Facebook-en antzeko ezaugarriak dituen sare soziala da.
                   Partaide bakoitzak 23 hizkuntzetan dagoen aurkezpen txartela du eta
                   artxiboak parteka daitezke gainerako partaideekin.
MYSPACE
                   MySpace lagunak egiteko aukera ematen duen lege zirkulua
                   eskaintzen duen webgunea da. Erabiltzaileek lagun sarera igortzen
                   dituzte euren profilak, blogak, taldeak, argazkiak, musika eta bideoak.
SEXTING
                   Sexting    telefono    mugikorren       bidez    eduki    erotikoak    edo
                   pornografikoak (testua, argazkiak eta bideoak) igortzeko ekintza
                   izendatzeko anglizismoa da.
GROOMING
                   Groominga adingabeen Interneteko segurtasunari buruzko arazo
                   berria da. Pertsona helduak haurraren lagun izateko nahita egindako
                   ekintzak dira, irudi erotikoen edo pornografikoen bidez asetasun
                   sexuala lortzeko xedearekin egindakoak. Harreman sexualak izateko
                   prestaketa moduan ere erabiltzen dute, normalean jazarpenaz


                                           6
baliatuta.


WEB2.0
               Web2.0 web orrialdeen belaunaldi berria da. Estetikaren gainetik
               nagusitzen da orrialdeen funtzionaltasuna eta elkarreragina. Diseinua
               sinplifikatuz erabiltzaileak edukiak errazago sortu eta aldatzea lortzen
               da.
WINDOWS LIVE
               Windows Live Messenger (lehen MSN Messenger izenarekin
               ezagutzen zena) berehalako mezularitza programa da. Erabiltzaileek
               sarean igorritako mezuak unean bertan jasotzen dira eta, horrela,
               txata sortzen da.
ONLINE
               Lineako jolasak edo online jolasak Internet bidez jolasten diren bideo-
JOLASAK
               jokoak dira. Jokalari anitzeko jolasak izan daitezke, hau da, beste
               batzuekin jolasten diren jokoak.
MEZU
               Mezu laburren zerbitzua edo SMS (Short Message Service) mezu
LABURREN
               laburrak –testu mezuak– telefono mugikorren artean, telefono
ZERBITZUA
               finkoetara eta eskuko bestelako gailuetara igortzeko aukera ematen
               duen telefono mugikorretako zerbitzua da.
BLOGA
               Bloga, edo euskaraz bitakora, aldizka eguneratzen den webgunea
               da. Egile baten edo batzuen testu eta artikuluak biltzen ditu modu
               kronologikoan, eta lehenengo egin berria agertzen da. Egileak beti
               dauka egokia iruditzen zaiona argitaratzeko askatasuna. Bitakora
               izena, bitakora-koadernoetatik dator: itsasontzietan erabiltzen ziren
               bidaiaren berri jasotzeko eta bitakoran bertan gordetzen ziren.
FOROA
               Interneteko foroa (mezu-foroa, iritzi-foroa, edo eztabaida-foroa gisa
               ere ezaguna) on-line diren eztabaida eta iritziei euskarria ematen
               dien web aplikazioa da.
CHATA
               Chatak (terminoa ingelesetik dator eta euskaraz solasaldia esan nahi
               du; ziber-solasaldi gisa ere ezaguna) bi pertsona edo gehiagoren
               arteko Internet bidezko berehalako komunikazio idatzia izendatzen
               du.

                                      7
POSTA
                   Sareko zerbitzua da. Erabiltzaileei mezuak (mezu elektronikoak edo
ELEKTRONIKOA
                   gutun elektronikoak ere deitzen zaie) modu azkarrean bidali eta
                   hartzea ahalbidetzen die komunikazio sistema elektronikoen bidez.




  Nola gauzatzen dira gertakari mota hauek?


  Nork erasotzen du;


        Erasotzaileen ezaugarri nagusia enpatia eza edo bestearen lekuan
  jartzeko gaitasun eza da, ez dute uste euren ekintzek erasoa jaso dutenen
  sentimenduetan eraginik dutenik.


        Noizbehinka zergatiaren jatorria amorruan, frustrazioan, mendeku nahian
  edo aspertzean egon daiteke; haietariko batzuk nahi gabe ere egiten dute edo
  inkontzientziatik abiatuz, alegia, ez dakite mina eragiten dutela.


  Biktima


        Zaila da jazarpena eragiten duenaren profila zehaztea; are zailagoa
  biktimaren ezaugarriak zehaztea hura estigmatizatu gabe.
  Gehien agertzen den ezaugarrietako bat asertibitate eza da, hau da, bere
  beharrizanak    komunikatzeko      eta   besteengandik      begirunea   jasotzeko
  zailtasuna.
        Jazarpena jasaten dugula sentitzeak, estres emozionalean bihur
  daitekeen ahultasun sentimendua sendotzen du.




        Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak
  agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela.
  Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying



                                           8
bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar
da.




3. Nola aurre egin cyberbullying-ari?




       Cyberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu
kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko
lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona
orori. Hau horrela izanik, tratu txarrak edota ciberbullyinari aurre egiteko,
familia eta irakasleek bete, edota, landu beharreko pautak adieraziko ditugu.

Oinarrizko orientabideak (familientzat)

       Ondoren jarrera batzuk zehaztuko ditugu.        Zeintzuk lagungarriak izan
daitezkeen    elkarrizketa   tolerantean      eta   teknologia   berrien   bidezko
jazarpenarenaren heltzean,        eta prebentzioan oinarrituriko familia-giroa
lortzeko.

-Komunikazio bidirekzional afektiboa: igorri, baina baita hartu, batez ere
afektua. Gure seme-alabei hitz egin, baina baita haiei entzun. Maite diegula
transmititu, baina ez soilik hitzen bidez, komunikatzeko modu asko daude eta
litekeena da horiek hitzik behar ez izatea. Gu geu adibide gisa jarrita, haiei
irakatsi afektuak guri transmititzen. Horrek ez du gatazken konponketan
lagunduko, baina lagungarria izango da horiei heltzeko giro aproposa sortzen.

-Kalitate tartea: hobe denbora gutxi, baina kalitatekoa izan dadila. Saiatu
zaletasunak partekatzen zure seme-alabekin.

-Gatazketara ohitu: helduz eta erantzunak emanez, eta naturalak direla ikasiz.
Gatazka pertsonen arteko harremanekin lotuta dagoen zerbait da. Haiei
ohikoak ez diren bestelako erantzunak ematen irakatsiz.




                                          9
-Aurrekoarekin oso lotuta, irakatsi iezaiozu hitzaren bidez defendatzen, eta
asertiboki adierazten eragiten dieten eta ados ez dauden edozein erabakiren
aurrean.

-Autoestimua sendotu iezaiozu bere ezaugarri onak baloratuz eta indartuz.

- Norbaiti (ama, aita, irakasleren bat edo/eta ikaskideren bat) laguntza
eskatzeko konfiantza izan dezakeela gogoratu iezaiozu, izan ere, beti aurkituko
baitu norbait entzungo diona eta bere egoeraz kezkatuko dena.

-Emaiozu babesa eta segurtasuna zure presentzia eta arretaren bitartez, bere
beharrizan eta harremanekiko interesa agertu.

-Sareari eta Interneti buruzko gutxieneko ezagupenak eskuratzen saiatu, ez utzi
teknologiekin zer ikusia duen guztiaren ardura zure seme-alaben gain.

-Haiekin hitz egin eta gainbegiratu ez dezatela publikatu ez egokiak diren datu
pertsonalik Interneteko profiletan. Azaldu iezaiozu zein garrantzitsuak diren
pasahitzak eta zein garrantzitsua den toki seguruan gordetzea.

Oinarrizko orientabideak jazarpena (irakasleentzat)

       Aurretik deskribaturiko orientabide asko ikastetxe esparruan lagungarriak
izan daitezkeela argi utzi eta gero, ikastetxe girokoak diren zenbait orientabide
espezifiko gehituko dira:

-Familia-inguruarekin harreman arina mantendu.

-Ikasleekin batera marko legalak zehaztu ikastetxe barruan, Interneten
erabilerari buruzko arauak eta arau etikoak eta moralak zehazteari dagokionez.

-Elementu giltzarrien zerrenda hau zabalik dago zuen ekarpenak hartzeko, eta
zuen egoera propiora egokituriko errealitateetan zehazten joango den tresna
bat izan nahi du elkarrizketaren bitartez.

       Guzti hau aipatu ondoren, eskola eta komunikabideen inguruko gogoeta
bat egitea garrantzitsua iruditu zaigu.

ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:

                                          10
Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako
edo                    mundurako                      hezitzen                    du?
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren
eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta
eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke
umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua
telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion
esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen
garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina
irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere.



       Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein
telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa
burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar
dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena
arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta
kritikoak                                                                     izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa ,
telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta
irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
       Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili
behar ditu.

Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza
garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik
eta         osotu      edo        konplementatu         egin        behar        dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da,
horregatik     telebista     eskoletan   erabiltzea    gure      kultura    familiaren
errekonozimendua suposatzen du.



Telebistaren eragina haurrengan


                                         11
Haur arrunt batek telebista ikusten pasatzen duen denbora, erlazio
sozialak,     familian,   jolasa   eta   irakurketa    bezalako    beste   aktibitate
konstruktibagoei ukatzen die.


      Gainera, telebistak desegokiak diren balore eta jokaera asko erakusten
ditu eta haurrek ez dakite guztiz errealitatea eta fikzioaren artean bereizten;
izan ere, egunero ehundaka iragarki emititzen dira telebistan ohitura eta balore
kaltegarriak behin eta berriz erakutsiz.
      Gure ustez, telebista emititzen diren iragarki , programak, seriak... eta
haien edukiak kontrol gehiago behar dute. Gainera, programa mota
ordutegiaren arabera hobeto antolatu beharko lirateke eta diruari baino
jendearen ongi izateari begiratu beharko litzaioke.


      Aurreko guzti honi begirada bat botatzen badiogu, ohartu gara teknologia
berriek eta hauen gehiegikeriak abantaila bezala, desabantaila ugari dituztela.
Gaur egungo haurren eta lehengo haurren haurtzaroari begiratzen badiogu,
hauen artean desberdintasuna nabaria dela ikusten dugu: lehengo haurrek
haurtzaroa kalean beste haurrekin edo etxean gurasoekin jostailuekin jolasean
pasatzen bazuten, egungo haurrek etxean isolaturik, hau da, beste haurrekin
erlazionatu          gabe          pasatzen           dute        haurtzaroa.
Gure ustez, teknologia berriek aurrerapen izugarria suposatu dute egungo
gizarterako, gehiena informatizatua dagoelako eta etxetik mugitu gabe,
ordenagailuz egin daitezkelako zenbait gauza. Baina, haur eta gazteengan
eragin handia izan du, batez ere, hauek entretenitzeko asmoz: bideo konsolak,
ordenagailuak, internet... hauen eraginez haurrak askoz ere gutxiago ateratzen
dira kalera eta beraien adineko jendearekin ere gutxiago erlazionatzen dira.
Beraz, teknologia berriek desabantaila ugari dituztela ere pentsatzen dugu.




4. Eraginak


Biktima




                                           12
Erasotzailea 24 ordutan dago hor; hau da, beti dago online. Nahiz eta
ordenagailua itzalita eduki, biktimak badaki orrialdea zintzilikatuta dagoela eta
berari buruzko zurrumurrua sarean zabaltzen ari dela. Beraz, psikologikoki oso
gogorra da. Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak
izan diren erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta
fatiga jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen
dute.
        Giro kaltegarri hau sortzeko, erasotzailea biktima mintzen eta beldurtzen
saiatzen da jazarpenen bidez. Hauen bizitza hankaz gora jartzen eta bere
buruarekiko konfiantza galtzea ere dute helburu, biktimari paranoiak sortuz.
Jazarpenetatik ateratzen direnak, nortasunean aldaketak izaten dituzte. Hiru
aldaketa mota jasan ditzakete: etsipena, isolatzea; jokabide obsesiboak,
aurkako jarrerak eta mesfidantza, urduritasuna, injustiziarekiko sentsibilitatea;
depresio jokabideak, ondo pasatzeko eta ondo sentitzeko ezintasuna. Kasu
batzuetan, zailtasunak izaten dituzte harremanak egiterako orduan.
Oraindik beraien zati bat hilda dagoela sentitzen dute; batzuetan hilda egotea
desiratuz. Beraien portaera aztertzen eta epaitzen dute etengabe, ondoren
beraien burua errudun sentiaraziz eta gutxietsiz.


Erasotzailea
        Zirkulu bizioso batean sartzen da, non ateratzea oso zaila da. Dinamika
honek bere bizitza pixkanaka-pixkanaka suntsituko du, bere nortasunean
eraginez. Kroniko bihur daiteke.


Lekukoak


   Eguneroko erasoen aurrean, lekukoek erasoekiko sentiberatasuna galtzeko
eta hauen aurrean ez erantzuteko arriskua dute. Ez bada erasoen aurrean
jokabiderik hartzen, honek erasotzailearen portaera indartuko du. Eta honela
erasotzaileak berriz ere jarrera berdina errepikatuko du.




                                        13
5. Nola landu ekiditeko.

   -   Sare sozial bat erabiltzen denean, bilatzaileetan ez ateratzeko
       pribatizazioa aldatu.

   -   Behatu ondo zeini ematen dizkiozun datu pertsonalak: telefonoko
       zenbakia, emaila, orrialde pertsonalen helbideak …

   -   Noizik eta behin, bakoitzak bere burua interneten bilatu.

   -   Sarean ezagutzen ez den jendeaz mesfidatu.

   -   Ez erantzun sarean egindako probokazioei.

   -   Mehatxuak edo jazarpenak irauten badute, gomendagarria da frogak
       gordetzea, konexioa itxitzea eta pertsona bati laguntza eskatzea.

   -   On-linean, zuri buruzko informazioa argitaratu dutela aurreikusten
       baduzu, Google erabiltzea daukazu zure datuak bilatzeko (izena,
       ezizena …) eta begiratzeko ea sarean erreferentzia egiten dizun zerbait
       dagoen.

   Gurasoentzako eta tutoreentzako gomendioak:
       -   Ohiko lekuetan kokatu ordenagailua.

       -   Inor ez sartzeko sistema eragilea eta antibirusa egunean mantendu.

       -   Ordutegi bat jarri interneten ibiltzeko.

       -   Foroetara eta sare sozialetara bidaltzen diren argazkiak kontrolatu.

       -   Adin gabekoaren interneteko lagunak ezagutu.

       -   Interneten ibili baino lehen eta geroko jarrerak aztertu: beldurra,
           antsietatea edo bestelakoak.

Formakuntzarako eta prebentziorako materiala,




                                          14
•

           Prebentziorako Stop ciberbulling.




•

    e-Legales. Internet-en pertsona legalen zerrenda




•

    Internet arrisku gutxikin




•

    Ciberbullying. Irakasle eta gurasoentzat gida




•

    Hezkuntzarako pack-a.




                                    15
•

    Pack Multimedia: 10 gai ongi eta seguru erabiltzeko




                                   16

More Related Content

Similar to Ciberbullyng osoa

Gizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiaGizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiayararay
 
Arantxa eta mikel 24.11.2011
Arantxa eta mikel   24.11.2011Arantxa eta mikel   24.11.2011
Arantxa eta mikel 24.11.2011Aran Bustos
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1littlehero
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Irekia - EJGV
 
Ahozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postaAhozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postatoxua
 
Lana
LanaLana
Lanaeurre
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxeartetxe12
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxeartetxe12
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxeartetxe12
 

Similar to Ciberbullyng osoa (20)

Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiaGizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araia
 
Gizarte sareak2
Gizarte sareak2Gizarte sareak2
Gizarte sareak2
 
Arantxa eta mikel 24.11.2011
Arantxa eta mikel   24.11.2011Arantxa eta mikel   24.11.2011
Arantxa eta mikel 24.11.2011
 
Infor
InforInfor
Infor
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
 
=)=)=)
=)=)=)=)=)=)
=)=)=)
 
Ahozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postaAhozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.posta
 
Lana
LanaLana
Lana
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxe
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxe
 
Aritz artetxe
Aritz artetxeAritz artetxe
Aritz artetxe
 
Ziber bullying
Ziber bullyingZiber bullying
Ziber bullying
 
Infor 2.0
Infor 2.0Infor 2.0
Infor 2.0
 
Infor 2.0
Infor 2.0Infor 2.0
Infor 2.0
 

More from xabi

Proiektuaren planifikazioa
Proiektuaren planifikazioaProiektuaren planifikazioa
Proiektuaren planifikazioaxabi
 
Ciberbulling taula
Ciberbulling taulaCiberbulling taula
Ciberbulling taulaxabi
 
Powert point
Powert pointPowert point
Powert pointxabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ikt 2010.pdf taula
Ikt 2010.pdf taulaIkt 2010.pdf taula
Ikt 2010.pdf taulaxabi
 

More from xabi (6)

Proiektuaren planifikazioa
Proiektuaren planifikazioaProiektuaren planifikazioa
Proiektuaren planifikazioa
 
Ciberbulling taula
Ciberbulling taulaCiberbulling taula
Ciberbulling taula
 
Powert point
Powert pointPowert point
Powert point
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ikt 2010.pdf taula
Ikt 2010.pdf taulaIkt 2010.pdf taula
Ikt 2010.pdf taula
 

Ciberbullyng osoa

  • 1. CYBERBULLYINGA LANAREN EGILEAK: Aintzane Morillas Amaia San Jose Maialen Esoain Ane Zulaika |
  • 2. AURKIBIDEA 1.Ciberbullying-a zer da? 2 ORRIA 2. Ciberbullying motak 3 ORRIA 3. Nola aurre egin ciberbullyinari? 8 ORRIA 4. Eraginak 11 ORRIA 5. Nola landu ekiditeko 12 ORRIA 2
  • 3. Cyberbullyinga 1. Cyberbullig-a zer da? Aukeratu dugun gaia, CIBERBULLING-a da. Hasiera batean zer den aipatuko dugu eta ondoren, motak, nola aurre egin, eraginak eta nola landu cyberbullinga ekiditeko. 3
  • 4. Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere gazteen artean, oso erabilia da. Honi aurre egiteko, zenbait neurri beharrezkoak direla uste dugu, bai teknologia hauekin edukitako lehen kontaktuetan, bai aurrerantzean emandakoetan. Gurasoen aldetik, baita hezkuntza ingurunearen aldetik, txikitatik, haien intimitatea interneten maneiatzen eta kontuz ibiltzen erakutsiz. Gainera, cyberbullyinga bezalako fenomenoek biktimekin, bai erasotzaileekin dituen ondorioen buruz kontzientziatu ditzakegu ikasleak eta internet edo beste edozein komunikabide berri gauza egokietarako erabiltzen erakutsi behar diegu. Ikusi denez, cyberbullyinga jasan duten pertsonek traumak izaten dituzte eta norberarenganako konfiantza galtzen dute. Gainera pertsona batzuei beste batzuei baino gehiago eragiten die, izan ere, zenbait pertsonek, denbora asko pasatzen dute ordenagailuaren aurrean eta honekiko lotura emozional bat garatzen dute, eraso hauek okerrago asimilatuz. 2. Ciberbullying motak Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita, egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira. Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu hauek. 4
  • 5. 1. Jazarpena berehalako mezularitzaren edo SMSen bidez 2. Pasahitzen lapurretaren bidez (beste pertsona ezberdin baten itxurak eginez) 3. Blogen bitartez (blogak bitakorak edo egunkariak dira, non gazteek iruzkinak egiten dituzten) 4. Beste webgune batzuk diela medio (batzuetan webguneak sortzen dira beste gazte batzuk iraintzeko edo orrialdeak diseinatzen dira beste talde bat molestatzeko). 5. Argazkien bidalketa e-postaren edo telefono mugikorren bidez. 6. Interneten dauden galdetegiak direla medio (elkarri puntuak emateko erabiltzen dituzte, zein da arrakasta gehien duena, zein da tuntunena…) 7. Erabiltzaile anitzeko jolasen bidez 8. Programa kaltegarrien bidalketaren bitartez 9. Pornografia eta beste mezu zatarren bidalketaren bidez 10. Bestearen lekuan jarriz Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak, zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen. Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura dezakete bideoa. Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira. Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide 5
  • 6. elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena.. Ondoren, hainbat sare sozialen datu batzuk aipatuko ditugu, hauen funtzionamendua ezagutzeko eta sare hauek eragin dezaketena hobeto ulertzeko: SARE EZAUGARRIAK SOZIALAK FACEBOOK Facebook doako webgunea da eta hari esker argazkiak, bideoak eta dokumentuak parteka ditzakezu eta zu bezala Facebook-en erregistratuta daudenekin harremanetan jar zaitezke. Facebook-eko partaide bakoitzak bere ezaugarriak jasotzen dituen profila du, baina gonbidapenen bidez soilik sar zaitezke haietara. TWENTI Tuenti elkar ezagutzen duen jendearen artean informazioa transmititzea errazten duen tresna da. Tuenti-ren xedea jendeak bere lagun taldean gertatzen denaren berri izatea da. HI5 Hi5 Facebook-en antzeko ezaugarriak dituen sare soziala da. Partaide bakoitzak 23 hizkuntzetan dagoen aurkezpen txartela du eta artxiboak parteka daitezke gainerako partaideekin. MYSPACE MySpace lagunak egiteko aukera ematen duen lege zirkulua eskaintzen duen webgunea da. Erabiltzaileek lagun sarera igortzen dituzte euren profilak, blogak, taldeak, argazkiak, musika eta bideoak. SEXTING Sexting telefono mugikorren bidez eduki erotikoak edo pornografikoak (testua, argazkiak eta bideoak) igortzeko ekintza izendatzeko anglizismoa da. GROOMING Groominga adingabeen Interneteko segurtasunari buruzko arazo berria da. Pertsona helduak haurraren lagun izateko nahita egindako ekintzak dira, irudi erotikoen edo pornografikoen bidez asetasun sexuala lortzeko xedearekin egindakoak. Harreman sexualak izateko prestaketa moduan ere erabiltzen dute, normalean jazarpenaz 6
  • 7. baliatuta. WEB2.0 Web2.0 web orrialdeen belaunaldi berria da. Estetikaren gainetik nagusitzen da orrialdeen funtzionaltasuna eta elkarreragina. Diseinua sinplifikatuz erabiltzaileak edukiak errazago sortu eta aldatzea lortzen da. WINDOWS LIVE Windows Live Messenger (lehen MSN Messenger izenarekin ezagutzen zena) berehalako mezularitza programa da. Erabiltzaileek sarean igorritako mezuak unean bertan jasotzen dira eta, horrela, txata sortzen da. ONLINE Lineako jolasak edo online jolasak Internet bidez jolasten diren bideo- JOLASAK jokoak dira. Jokalari anitzeko jolasak izan daitezke, hau da, beste batzuekin jolasten diren jokoak. MEZU Mezu laburren zerbitzua edo SMS (Short Message Service) mezu LABURREN laburrak –testu mezuak– telefono mugikorren artean, telefono ZERBITZUA finkoetara eta eskuko bestelako gailuetara igortzeko aukera ematen duen telefono mugikorretako zerbitzua da. BLOGA Bloga, edo euskaraz bitakora, aldizka eguneratzen den webgunea da. Egile baten edo batzuen testu eta artikuluak biltzen ditu modu kronologikoan, eta lehenengo egin berria agertzen da. Egileak beti dauka egokia iruditzen zaiona argitaratzeko askatasuna. Bitakora izena, bitakora-koadernoetatik dator: itsasontzietan erabiltzen ziren bidaiaren berri jasotzeko eta bitakoran bertan gordetzen ziren. FOROA Interneteko foroa (mezu-foroa, iritzi-foroa, edo eztabaida-foroa gisa ere ezaguna) on-line diren eztabaida eta iritziei euskarria ematen dien web aplikazioa da. CHATA Chatak (terminoa ingelesetik dator eta euskaraz solasaldia esan nahi du; ziber-solasaldi gisa ere ezaguna) bi pertsona edo gehiagoren arteko Internet bidezko berehalako komunikazio idatzia izendatzen du. 7
  • 8. POSTA Sareko zerbitzua da. Erabiltzaileei mezuak (mezu elektronikoak edo ELEKTRONIKOA gutun elektronikoak ere deitzen zaie) modu azkarrean bidali eta hartzea ahalbidetzen die komunikazio sistema elektronikoen bidez. Nola gauzatzen dira gertakari mota hauek? Nork erasotzen du; Erasotzaileen ezaugarri nagusia enpatia eza edo bestearen lekuan jartzeko gaitasun eza da, ez dute uste euren ekintzek erasoa jaso dutenen sentimenduetan eraginik dutenik. Noizbehinka zergatiaren jatorria amorruan, frustrazioan, mendeku nahian edo aspertzean egon daiteke; haietariko batzuk nahi gabe ere egiten dute edo inkontzientziatik abiatuz, alegia, ez dakite mina eragiten dutela. Biktima Zaila da jazarpena eragiten duenaren profila zehaztea; are zailagoa biktimaren ezaugarriak zehaztea hura estigmatizatu gabe. Gehien agertzen den ezaugarrietako bat asertibitate eza da, hau da, bere beharrizanak komunikatzeko eta besteengandik begirunea jasotzeko zailtasuna. Jazarpena jasaten dugula sentitzeak, estres emozionalean bihur daitekeen ahultasun sentimendua sendotzen du. Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela. Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying 8
  • 9. bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar da. 3. Nola aurre egin cyberbullying-ari? Cyberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona orori. Hau horrela izanik, tratu txarrak edota ciberbullyinari aurre egiteko, familia eta irakasleek bete, edota, landu beharreko pautak adieraziko ditugu. Oinarrizko orientabideak (familientzat) Ondoren jarrera batzuk zehaztuko ditugu. Zeintzuk lagungarriak izan daitezkeen elkarrizketa tolerantean eta teknologia berrien bidezko jazarpenarenaren heltzean, eta prebentzioan oinarrituriko familia-giroa lortzeko. -Komunikazio bidirekzional afektiboa: igorri, baina baita hartu, batez ere afektua. Gure seme-alabei hitz egin, baina baita haiei entzun. Maite diegula transmititu, baina ez soilik hitzen bidez, komunikatzeko modu asko daude eta litekeena da horiek hitzik behar ez izatea. Gu geu adibide gisa jarrita, haiei irakatsi afektuak guri transmititzen. Horrek ez du gatazken konponketan lagunduko, baina lagungarria izango da horiei heltzeko giro aproposa sortzen. -Kalitate tartea: hobe denbora gutxi, baina kalitatekoa izan dadila. Saiatu zaletasunak partekatzen zure seme-alabekin. -Gatazketara ohitu: helduz eta erantzunak emanez, eta naturalak direla ikasiz. Gatazka pertsonen arteko harremanekin lotuta dagoen zerbait da. Haiei ohikoak ez diren bestelako erantzunak ematen irakatsiz. 9
  • 10. -Aurrekoarekin oso lotuta, irakatsi iezaiozu hitzaren bidez defendatzen, eta asertiboki adierazten eragiten dieten eta ados ez dauden edozein erabakiren aurrean. -Autoestimua sendotu iezaiozu bere ezaugarri onak baloratuz eta indartuz. - Norbaiti (ama, aita, irakasleren bat edo/eta ikaskideren bat) laguntza eskatzeko konfiantza izan dezakeela gogoratu iezaiozu, izan ere, beti aurkituko baitu norbait entzungo diona eta bere egoeraz kezkatuko dena. -Emaiozu babesa eta segurtasuna zure presentzia eta arretaren bitartez, bere beharrizan eta harremanekiko interesa agertu. -Sareari eta Interneti buruzko gutxieneko ezagupenak eskuratzen saiatu, ez utzi teknologiekin zer ikusia duen guztiaren ardura zure seme-alaben gain. -Haiekin hitz egin eta gainbegiratu ez dezatela publikatu ez egokiak diren datu pertsonalik Interneteko profiletan. Azaldu iezaiozu zein garrantzitsuak diren pasahitzak eta zein garrantzitsua den toki seguruan gordetzea. Oinarrizko orientabideak jazarpena (irakasleentzat) Aurretik deskribaturiko orientabide asko ikastetxe esparruan lagungarriak izan daitezkeela argi utzi eta gero, ikastetxe girokoak diren zenbait orientabide espezifiko gehituko dira: -Familia-inguruarekin harreman arina mantendu. -Ikasleekin batera marko legalak zehaztu ikastetxe barruan, Interneten erabilerari buruzko arauak eta arau etikoak eta moralak zehazteari dagokionez. -Elementu giltzarrien zerrenda hau zabalik dago zuen ekarpenak hartzeko, eta zuen egoera propiora egokituriko errealitateetan zehazten joango den tresna bat izan nahi du elkarrizketaren bitartez. Guzti hau aipatu ondoren, eskola eta komunikabideen inguruko gogoeta bat egitea garrantzitsua iruditu zaigu. ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK: 10
  • 11. Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako edo mundurako hezitzen du? Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere. Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta kritikoak izateko. Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa , telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea. Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili behar ditu. Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik eta osotu edo konplementatu egin behar dira. Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da, horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren errekonozimendua suposatzen du. Telebistaren eragina haurrengan 11
  • 12. Haur arrunt batek telebista ikusten pasatzen duen denbora, erlazio sozialak, familian, jolasa eta irakurketa bezalako beste aktibitate konstruktibagoei ukatzen die. Gainera, telebistak desegokiak diren balore eta jokaera asko erakusten ditu eta haurrek ez dakite guztiz errealitatea eta fikzioaren artean bereizten; izan ere, egunero ehundaka iragarki emititzen dira telebistan ohitura eta balore kaltegarriak behin eta berriz erakutsiz. Gure ustez, telebista emititzen diren iragarki , programak, seriak... eta haien edukiak kontrol gehiago behar dute. Gainera, programa mota ordutegiaren arabera hobeto antolatu beharko lirateke eta diruari baino jendearen ongi izateari begiratu beharko litzaioke. Aurreko guzti honi begirada bat botatzen badiogu, ohartu gara teknologia berriek eta hauen gehiegikeriak abantaila bezala, desabantaila ugari dituztela. Gaur egungo haurren eta lehengo haurren haurtzaroari begiratzen badiogu, hauen artean desberdintasuna nabaria dela ikusten dugu: lehengo haurrek haurtzaroa kalean beste haurrekin edo etxean gurasoekin jostailuekin jolasean pasatzen bazuten, egungo haurrek etxean isolaturik, hau da, beste haurrekin erlazionatu gabe pasatzen dute haurtzaroa. Gure ustez, teknologia berriek aurrerapen izugarria suposatu dute egungo gizarterako, gehiena informatizatua dagoelako eta etxetik mugitu gabe, ordenagailuz egin daitezkelako zenbait gauza. Baina, haur eta gazteengan eragin handia izan du, batez ere, hauek entretenitzeko asmoz: bideo konsolak, ordenagailuak, internet... hauen eraginez haurrak askoz ere gutxiago ateratzen dira kalera eta beraien adineko jendearekin ere gutxiago erlazionatzen dira. Beraz, teknologia berriek desabantaila ugari dituztela ere pentsatzen dugu. 4. Eraginak Biktima 12
  • 13. Erasotzailea 24 ordutan dago hor; hau da, beti dago online. Nahiz eta ordenagailua itzalita eduki, biktimak badaki orrialdea zintzilikatuta dagoela eta berari buruzko zurrumurrua sarean zabaltzen ari dela. Beraz, psikologikoki oso gogorra da. Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak izan diren erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta fatiga jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen dute. Giro kaltegarri hau sortzeko, erasotzailea biktima mintzen eta beldurtzen saiatzen da jazarpenen bidez. Hauen bizitza hankaz gora jartzen eta bere buruarekiko konfiantza galtzea ere dute helburu, biktimari paranoiak sortuz. Jazarpenetatik ateratzen direnak, nortasunean aldaketak izaten dituzte. Hiru aldaketa mota jasan ditzakete: etsipena, isolatzea; jokabide obsesiboak, aurkako jarrerak eta mesfidantza, urduritasuna, injustiziarekiko sentsibilitatea; depresio jokabideak, ondo pasatzeko eta ondo sentitzeko ezintasuna. Kasu batzuetan, zailtasunak izaten dituzte harremanak egiterako orduan. Oraindik beraien zati bat hilda dagoela sentitzen dute; batzuetan hilda egotea desiratuz. Beraien portaera aztertzen eta epaitzen dute etengabe, ondoren beraien burua errudun sentiaraziz eta gutxietsiz. Erasotzailea Zirkulu bizioso batean sartzen da, non ateratzea oso zaila da. Dinamika honek bere bizitza pixkanaka-pixkanaka suntsituko du, bere nortasunean eraginez. Kroniko bihur daiteke. Lekukoak Eguneroko erasoen aurrean, lekukoek erasoekiko sentiberatasuna galtzeko eta hauen aurrean ez erantzuteko arriskua dute. Ez bada erasoen aurrean jokabiderik hartzen, honek erasotzailearen portaera indartuko du. Eta honela erasotzaileak berriz ere jarrera berdina errepikatuko du. 13
  • 14. 5. Nola landu ekiditeko. - Sare sozial bat erabiltzen denean, bilatzaileetan ez ateratzeko pribatizazioa aldatu. - Behatu ondo zeini ematen dizkiozun datu pertsonalak: telefonoko zenbakia, emaila, orrialde pertsonalen helbideak … - Noizik eta behin, bakoitzak bere burua interneten bilatu. - Sarean ezagutzen ez den jendeaz mesfidatu. - Ez erantzun sarean egindako probokazioei. - Mehatxuak edo jazarpenak irauten badute, gomendagarria da frogak gordetzea, konexioa itxitzea eta pertsona bati laguntza eskatzea. - On-linean, zuri buruzko informazioa argitaratu dutela aurreikusten baduzu, Google erabiltzea daukazu zure datuak bilatzeko (izena, ezizena …) eta begiratzeko ea sarean erreferentzia egiten dizun zerbait dagoen. Gurasoentzako eta tutoreentzako gomendioak: - Ohiko lekuetan kokatu ordenagailua. - Inor ez sartzeko sistema eragilea eta antibirusa egunean mantendu. - Ordutegi bat jarri interneten ibiltzeko. - Foroetara eta sare sozialetara bidaltzen diren argazkiak kontrolatu. - Adin gabekoaren interneteko lagunak ezagutu. - Interneten ibili baino lehen eta geroko jarrerak aztertu: beldurra, antsietatea edo bestelakoak. Formakuntzarako eta prebentziorako materiala, 14
  • 15. Prebentziorako Stop ciberbulling. • e-Legales. Internet-en pertsona legalen zerrenda • Internet arrisku gutxikin • Ciberbullying. Irakasle eta gurasoentzat gida • Hezkuntzarako pack-a. 15
  • 16. Pack Multimedia: 10 gai ongi eta seguru erabiltzeko 16